XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kurt Altdorfer, La gargotetik irten ondoren, oinez eta azkar ibiliz, ia korrika, ospitalera joan zen.

Edifizioan sartu eta hall handian aurkitu zen.

Hainbat pertsona ikusi zuen han, batzu irtetzen, beste batzu sartzen eta gainerakoak geldi, zerbaiten edo norbaiten zain, zirudienez.

Errezepziora joan zen, azkar eta urduri.

Neska bakarra ikusi zuen mostradorearen beste aldetik jendea atenditzen.

Ezin zuen itxaron. Inguruetara begiratu zuen....

Erizain bat zetorren ezkerreko korridoretik.

Hurbildu egin zitzaion. Presaz zetorren.

- Mesedez... - Zer? - galdetu zion nahiko zakar.

- Domain doktorearekin hitz egin behar dut.

- Operatzen ari da - erantzun zion ezatseginezko tonuera aldatu gabe.

- Noiz libratuko da? - Uf! Agian bi ordutan ez.

Erizaina joan eta Kurt noraezean bezala geratu zen une batez.

Zer egin behar zuen, han itxaron ala alde egin eta nolabait denbora eman geroago itzultzeko?....

Zalantza horiek ezusteko bidetik lortu zuten argia, kanpora ematen zuen atetik Rollin komisaria sartzen ikusi zuenean.

Kurt jendartean ezkutatu zen, komisariaren begirada zorrotzetik ihes egiteko.

Zorionez, komisariaren begirada mostradorera zihoan, aurrera eta ez alboetara.